ENPRESA
Construcciones Urdiberri Gipuzkoako eraikuntza enpresa bat da, Donostia-San Sebastián egoitza duena. 2020an eratu zen ikuspegi argi bat helburu: nola obra-lan publikoetan hala pribatuetan soluzio berritzaile, jasangarri eta oso espezializatuak eskaintzea.
Gure jarduerak bost negozio-arlo nagusi hartzen ditu: Eraikuntza, Birgaikuntza, Obra Zibila, Industria-obra eta Giltza-eskura. Etxebizitzak eta industria-guneak, zein azpiegitura zibilak eta birgaitze integrala eskatzen duten proiektu konplexuak.
MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
MISIOA
Soluzio tekniko eta jasangarriak eraiki; jendearentzat, gure bezeroentzat eta ingurunearentzat balioa izango duten eremu bizigarri, funtzional eta seguruak sortu.
IKUSPEGIA
Gipuzkoan eredu izango den enpresa izan nahi dugu, eta, horretarako, eraikuntza sektorea modernoagoa izateko moduak ezarzen gabiltza: teknologia berriak aplikatuz gure langileen lan-baldintzak hobetzen laguntzeko, prozesuak eraginkorragoak egiteko eta ingurumen-eragina murrizteko.
BALIOAK
- Berrikuntzarekiko konpromisoa: eraikuntzako tresna eta teknika aurreratuenak erabiltzen ditugu.
- Prebentzio-kultura: laneko osasuna eta segurtasuna lehenesten ditugu maila guztietan.
- Benetako jasangarritasuna: soluzio berdeekiko eta gure ingurumen-aztarnaren etengabeko hobekuntzarekiko apustu sendoa daukagu.
- Espezializazio teknikoa: etengabe prestakuntzan dabilen aditu eta diziplinarteko taldea dugu.
- Gardentasuna eta gertutasuna: zintzotasunez jarduten gara eta bezeroen zerbitzuarekiko eta gizartearekiko konpromisoarekin.
KALITATEA ETA INGURUMEN KONPROMISOA
Construcciones Urdiberri-n lan egiten dugu, kalitate, ingurumen kudeaketa eta laneko segurtasun alorretako eskakizun zorrotzenen arabera. Horren adierazle dira hainbat arlotan dauzkagun ziurtagiriak: Kalitate, Ingurumen Kudeaketa, Lan Osasun eta Segurtasunaren Kudeaketa, eta, horietaz gain, Karbono Aztarnaren eta EMAS ziurtagiriak ere baditugu; azken horiek gure jasangarritasunekiko daukagun konpromiso irmoaren erakusle.
Eraikuntza-teknikak modernizatzen laguntzen ari gara. Eraberean, garbiagoak eta eraginkorragoak diren teknologiak ezartzen ere bagabiltza, horiek guztiak Gagarapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) eta Europako araudiarekin bat datozenak.