
I+G+b ETA JASANGARRITASUNA
URDINBERRIn, badakigu azpiegituren eraikuntza eta mantentze-lanen sektorean ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren ekarpena funtsezko faktoreak direla gure jardueraren etorkizunerako. Gure I+G+B sailak aktiboki lan egiten du teknologiak eskaintzen dizkigun hobekuntza guztiak ezartzeko. Gure jarduera industria 4.0ren ingurunean garatzen dugu. Era guztietako proiektuetarako BIM metodologia eta PMP® ziurtagiria duten plantillako Project Manager-ak eraginkortasunez ezartzen dituen bulego tekniko indartsua dugu.
Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) guztiz bat gatoz; gure sektoreak lehengaiak berreskuratzeko tekniken birziklapena eta erabilera ezartzea ahalbidetzen du.
Energia berdeak ezartzea, auto elektrikoa erabiltzen laguntzea eta karbono-aztarna txikiagoa sortzen duten teknologiak sustatzea erabaki dugu.
Gipuzkoak ezin du gehiago itxaron eta URDINBERRI dagoeneko martxan dago.
Errepideetako uholdeen prebentzioan aplikatutako teknologia
Gure I+G+b sailak, Tecnalia Korporazio Teknologikoarekin lankidetzan, aplikazio mugikor bat garatu du, DRAIN.
Drainatze-sareen kudeaketa integral eta digitalizaturako app bat, errepideek muturreko euriei eta uholdeei erantzuteko duten gaitasuna hobetzeko aukera ematen duena.
Azpiegitura publikoak kudeatzeko berrikuntza, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko eta mantentze-lanak modu eraginkorragoan kudeatzeko.
