ERAIKUNTZA

BIRGAIKUNTZA

OBRA ZIBILA

INDUSTRIA-OBRA

GILTZA ESKURA

JARDUERA ARLOAK

Construcciones Urdiberri-n, eraikuntza-jardueraren arlo guztiei heltzen diegu gure kaudimen tekniko eta espezializazioari esker. Gipuzkoan errotutako enpresa izanik eta gaitasun integrala daukagulako, arlo publiko zein pribatuko bezeroen beharrei erantzuten dieten proiektuak gauzaten ditugu, hain zuzen ere ondoko bost negozio-eremutan: Eraikuntza, Birgaikuntza, Obra Zibila, Industria-obra eta Giltza-Eskura.

Alde batetik, proiektuekiko egiten dugun hurbilketa diziplina anitzekoa delako, eta, bestetik, Viuda de Sainz enpresa taldearen laguntzari esker, eraikuntza-soluzio osoak eskaini ahal ditugu, hasi diseinu-fasetik eta obra entregatu arte. Hori guzti hori, gainera, kalitate, jasangarritasun eta segurtasun estandar altuenak beteta.

Talde espezializatuak eta baliabide tekniko aurreratuak dauzkagu, eta baita egiaztatu daitekeen esperientzia ere honako arloetan: etxebizitza-eraikuntza, azpiegitura publikoak, industria-guneak, garapen urbanistikoak eta errepide-azpiegiturak. Egokitzeko gaitasuna daukagu nola ingurune bakoitzaren ezaugarri espezifikoetara hala bezero bakoitzaren eskakizunetara.

Gure jarduera-eremu guztietan ezartzen ditugu eraikuntza-metodologia eta teknologia modernoak, eta horrela prozesuaren eraginkortasuna hobetu dezakegu. Horiei esker; epe eta aurrekontuak betetzea bermatu dezakegu eta ingurumen-eragina tmurriztu daiteke.

Egoeretara egokitu eta proiektuak gauzatzeko daukagun gaitasunari esker, Construcciones Urdinberri Gipuzkoako eraikuntza sektoreko enpresa nagusietako bat bilakatu da, eta prest dago merkatuaren eskaera berriek eskatzen duten soluzio eraginkor eta jasangarriak eskaintzeko.

ERAIKUNTZA

Construcciones Urdiberri-n, ikuspegi integral batetik egiten diegu aurre Gipuzkoako eraikuntza proiektuei. Izan ere, bertikalean eraikiko den obra-lan oro gauzatze aldera, diseinu-gaitasuna, exekuzio teknikoa eta kudeaketa eraginkorra uztartzen ditugu.

Esperientzia daukagu eraikitzen, besteak beste, etxebizitza kolektiboak, zuzkidura-eraikinak, ekipamendu publikoak, enpresa-egoitzak, hezkuntza- eta osasun-zentroak. Izan arlo publikoan zein pribatuan, guztiz egokitu gaitezke bezeroaren eskakizunetara: bai teknikoetara, bai araudiari edo/eta funtzionamenduari dagozkionetara.

Gure lan-metodologia oinarritzen dugu ondorengo zutabeetan: planifikazio zorrotz batean, eraikuntza-teknologia modernoen erabileran eta kalitatearekiko, jasangarritasunarekiko eta segurtasunarekiko konpromiso irmoan.

BIRGAIKUNTZA

Construcciones Urdiberri-n, Gipuzkoako birgaikuntza arloko proiektuetan gara espezialistak, eta erantzuna eman ahal diegu bai etxebizitza sektoreari, bai eraikin publikoek, zein erakunde edo enpresek dituzten beharrei. Egitura-interbentzio konplexuak egiten ditugu, eta hobekuntza integralak hainbat arlotan; izan ere, irisgarritasuna modu osoan hobetzeko obrak egiten ditugu, bai eta energia-eraginkortasuna bermatzeko eta eraikinen inguratzaile termikoak berritzeko ere.

Kasu bakoitzerako soluzio pertsonalizatuak diseinatu eta ezartzen ditugu, higiezinen ondare-balioa errespetatuz eta eraikuntza-teknika berritzaileenak aplikatuz. Horri esker, haien bizitza erabilgarria luzatu, energia-eraginkortasuna hobetu eta araudiari egokituta daudela bermatu daiteke.

Gure talde teknikoak eraikuntza-prozesuaren alderdi guztiak koordinatzen ditu —diseinua, lizentziak, exekuzioa eta ziurtagiriak—, eskainiz, zerbitzu integral bat, eraginkorra eta ingurumenarekiko jasangarria dena.

OBRA ZIBILA

Construcciones Urdinberri-k, espezializazio tekniko handiz eta zerbitzu publikoari eta lurraldearen garapen jasangarriari arreta berezia eskainita gauzatzen ditu Gipuzkoan egiten dituen obra-zibil arloko proiektuak.

Giltzarri diren azpiegiturak eraikitzen, urbanizatzen eta hobetzen dihardugu: saneamendu- eta hornikuntza-sareak, hiri eta hiri arteko errepideak, plataforma logistikoak, gune publikoak, herri eta herri arteko kanalizazioak, euste-hormak eta pasabide-egiturak, besteak beste.

Gure talde teknikoek emandako soluzioak ingurune bakoitzaren berezitasunetara egokitzen dira, eta soluzio horiek zorrotz betetzen dituzte segurtasun, kalitate eta ingurumen estandarrak.

Viuda de Sainz-en babesari esker, behar adina giza-baliabide eta baliabide material daukagu tamaina askotariko obra-zibilak gauzatu ahal izateko; bai hiri bai landa inguruneetan, exekuzio eraginkor eta fidagarria oinarri, eta, lurraldearekiko konpromisoa ardatz.

INDUSTRIA-OBRA

Construcciones Urdinberri-k, soluzio tekniko pertsonalizatuak eskaintzen ditu Gipuzkoan garatzen dituen industria-obra proiektuak gauzatzeko, besteak beste, biltegiak, logistika-zentroak, ekoizpen-instalazioak eta industria-sektorearekin lotutako beste hainbat azpiegitura eraikitzeko.

Bezero bakoitzaren eskakizun operatiboetara egokitutako guneak diseinatu eta exekutatzen ditugu. Bermatzen ditugu gune horien funtzionaltasuna eta iraunkortasuna, eta, horiek guztiak gauzatzerakoan betetzen dela segurtasun, irisgarritasun eta energia-eraginkortasun alorretako araudia.

Eskarmentu handia dugu hainbat sektoreren esparruko giltza-eskura proiektuetan: elikagai, automobilgintza, energia, biltegiratze eta banaketa arloetan, besteak beste. Gure jarduteko moduak uztartzen ditu eraikitze azkartasuna eta konpromiso irmoa kalitatearekiko eta jasangarritasunarekiko.

GILTZA ESKURA

Construcciones Urdinberri-k, giltza eskura soluzioak eskaintzen dizkio Gipuzkoan kudeaketa eredu integrala behar edo/eta nahi duen bezero orori. Bezeroak, soluzio oso bat jasoko du proiektua sortzen hasiko den une beretik obra-lana entregatu arte.

Prozesuaren fase bakoitzaz arduratzen gara: proiektua idazteaz, beharrezko izapide administratiboez, plangintza teknikoaz, obra gauzatzeaz, koordinazioaz, kalitate-kontrolaz, eta, ondoren, eraikitakoa martxan jartzeaz. Horrela jarduteak ahalbidetzen digu denborak murriztea, kostuak optimizatzea, eta, hasieratik, bezeroaren beharretara egokitutako exekuzioa bermatzea.

Giltza-eskira eredua bereziki da eraginkorra da industria-, zerbitzu- eta azpiegitura publikoetako proiektuetan. Proiektu horietan guztietan arrakasta eduki ahal izateko, oinarrizko eta ezinbesteko faktoreak baitira koordinazioa, aurreikuspen teknikoa eta obra guztiaren kontrola.