KONPROMISOA

Construcciones Urdinberri-n ulertzen dugu eraikuntza dela jarduera bat gizabanakoaren ongizatean eta ingurumenaren garapenean eragin zuzena duena. Gipuzkoarekiko ardura hartu dugun eraikuntza enpresa bat garenez, erabat jabetuta gaude, gaitasun teknikoaz haratago, lurraldean balioa sortzeko daukagun ahalmenaz.

Horregatik, gure konpromisoa ez da soilik mugatzen obra-gunean lanak ondo gauzatzera. Gure konpromisoak barne hartzen ditu gizartearekin ditugun harremanak, ingurumenaren zaintza, gure lantaldeak osatzen dituztenak babesteko modua, eta, bermea, proiektu horietan guztietan kudeaketa etikoa eta gardena izan dadin.

Konpromiso hori gure proiektu guztietan hartzen dugu, izan obrak publikoak nahiz pribatuak, handiak zein txikiak. Hori baita gure lan egiteko modua eta horrela ulertzen baitugu aurrerabidea.

Egunero lanean gabiltza eraikitzen duguna, erantzukizunez, helburuekin eta etorkizunera begira gauzatzeko. Hori horrela, oinarri ditugu enpresaren gizarte-erantzukizuna, ingurumen-jasangarritasuna, prestakuntza, berdintasuna, segurtasuna, kalitatea eta araudia zorrotz betetzea.

Karbono-aztarnaren txostena interesdunen eskura dago helbide honetan: z.etxezarraga@urdinberri.com .

EGE

JASANGARRITASUNA

KALITATEA

OSASUNA ETA SEGURTASUNA

COMPLIANCE

EGE

Enpresaren Gizarte Erantzukizuna

Construcciones Urdinberri-n uste dugu eraikitzea dela ekarpena egitea. Gipuzkorako daukagun enpresaren gizarte erantzukizun helburuak lotuta daude jendearekin, ingurumenarekin eta gizarte bidezkoago, berdinzaleago eta kohesionatuago bat garatzearekin.

Horregatik sustatzen ditugu bai benetako berdintasuna helburu duten ekimena, bai parte-hartze aktiboa izatea komunitate-bizitzan eta bai belaunaldi berrientzat aukera berriak sortzeko ekimenak.

Konpromiso horiek ez dira gehigarri hutsak: gure enpresa-nortasunaren zutabe dira.

Berdintasun Plana

Eraikuntza sektoreak erronka—eta ardura—dauka eredu inklusiboagoetarantz iparra jartzeko. Construcciones Urdiberri-n, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko lanean gabiltza, nola obra-gunean hala obratik kanpo

Gure berdintasun-planak ekitatez sustatzen ditu bai sarbide, bai promozio eta bai prestakuntza erakundea osatzen dugun guztiontzat. Hala, plan horren baitan bermatu ahal dira lan-ingurune segurua, errespetuzkoa eta diskriminaziorik gabekoa.

Aniztasuna balio bat da, eta, berdintasuna, ezinbesteko baldintza, nahi badugu talde gisa hazi eta sektorearen etorkizunarekiko konpromisoa duen enpresa izan.

Kirol jarduerari babesa

Kirola tresna indartsua da ohitura osasuntsuak, balio kolektiboak eta lurraldearekiko loturak sustatu nahi badira. Construcciones Urdinberrin, tokiko kirol ekimen eta erakundeak babesten ditugu helburua delarik gizarteari ekarpena egin eta gure komunitatearekin konektatzea.

Parte-hartzea, ahalegina, auto-hobekuntza eta talde-lana sustatzen dituzten proiektuekin lankidetzan aritzen gara, ustea daukagulako balio horiei esker erakunde oro dela humanoagoa, konprometituagoa eta jasangarriagoa.

Gazteentzako prestakuntza

Prestakuntza eta belaunaldi-aldaketa ezinbesteko giltzak dira eraikuntza sektorea prestatuagoa, berritzaileagoa eta jasangarriagoa izan daitezen.

Construcciones Urdinberrik gogotsu dabil lanbide heziketako zentro eta unibertsitateekin lankidetzan, ikaskuntza praktikoa eskura jarri eta gazteak lan-merkatuan sartzeko.

Helburu ditugu ezagutzaren transferentzia, obran bide lagun izatea eta langile gazteenen garapen profesionala sustatuko duten inguruneak sortzea. Izan ere, etorkizuna eraikitzea ere bada orain hasita benetako aukerak eskaintzea.

JASANGARRITASUNA

JASANGARRITASUNA

Construcciones Urdinberrirentzat jasangarritasuna da gure jardueraren zeharkako ardatzetako bat. Ingurumenarekiko daukagun konpromisoa araudiaren betetze hutsetik haratago doa: gure eraikitzeko modua eta etorkizuneko belaunaldiekiko dugun erantzukizuna ulertzeko oinarria da.

Gipuzkoan eraikuntza jasangarria gauzatzen adituak garenez, gure proiektuen ingurumen-eragina murrizteko lan egiten dugu: baliabideak optimizatuz, energia-eraginkortasuna hobetuz, hondakinak arduraz kudeatuz eta teknologia garbienak txertatuz.

Isurketak gutxiagotzen dituzten eraikuntza-praktikak sustatzen ditugu, aztarna ekologiko txikiagoa duten materialen erabilera bultzatzen dugu eta eraikin edo azpiegituren bizitza-ziklo osoan energia aurreztea xede duten soluzioak lehenesten ditugu.

Gainera, diseinu-fasean bertan hartzen ditugu kontuan jasangarritasun irizpideak. Horrela, gure bezeroei lagundu egiten diegu epe luzerako balio iraunkorra emango dieten erabaki tekniko eta ingurumenekoak hartzen.

Uste osoa dugu arduraz eraikitzea ez dela aukera bat, baizik eta bide bakarra garapen orekatua bermatu ahal izateko aurrerapenari, ongizateari eta ingurumenarekiko errespetuari dagokionez.

KALITATEA

KALITATEA

Kalitatea ez da unean uneko helburu bat, baizik eta lan egiteko modu bat. Construcciones Urdinberri-n ulertzen dugu Gipuzkoan kalitatez eraikitzea dela egunero daukagun konpromisoa bikaintasun teknikoarekin, etengabeko hobekuntzarekin eta gure bezeroen asebetetzearekin.

Proiektu bakoitza, bere izaera edo tamaina edozein dela ere, gauzatzen dugu fase bakoitzean kalitate-kontrolik zorrotzenak kontuan izanda: planifikaziotik hasi, eta, amaitu eta entregatu arte.

Gure lan egiteko moduak oinarri ditu esperientzia, metodologia eta xehetasunei arreta jartzea. Horrela bermatu ahal ditugu emaitza iraunkorrak, eraginkorrak eta seguruak.

Prozedura propioak dauzkagu kontrol teknikoa egin eta obretako jarduerak egiaztatzeko; hartara, desbideratzeei aurrea hartzen diegu, gorabeherak murriztu ditzakegu, eta, bermatu ahal dugu, araudiak, jabegoak eta enpresa berak eskatutako estandarrak betetzen ditugula.

Kalitatea ez da soilik neurtzen akaberekin edo ziurtagiriekin: kalitatea nabarmentzen da sortzen dugun konfiantzan, gure konpromisoak betetzen ditugunean eta eraikuntza-prozesuaren atal bakoitza zaintzeko dugun moduan.

OSASUNA ETA SEGURTASUNA

OSASUNA ETA SEGURTASUNA

Segurtasuna da gure eraikuntza-ereduaren oinarrizko printzipio bat da. Construcciones Urdinberri-n, egunero jarduten dugu guztiok lan-ingurune segurua, osasuntsua eta errespetuzkoa izan dezagun, nola bulegoan hala obran.

Etorkizuneko eraikuntzaren hazia da, etorkizun hori eraikitzen ari direnak zaintzea.

Gipuzkoako eraikuntza-guneetan daukagun segurtasunarekiko konpromisoa oinarritzen da gure prebentzio-kultura sendo batean, zeharkakotasunez eta aktiboki ezartzen dugulako. Izan ere, gure lantalde guztiek—etxekoek zein azpikontratatutakoek—ardura berbera dute: arriskuak saihestu eta bizitza babestu.

Proiektu bakoitzerako lan-arriskuen prebentziorako plan zehatzak ezartzen ditugu, gure profesionalentzako etengabeko prestakuntza eskaintzen dugu eta guneko segurtasun-neurri guztiak sakonki zaintzen ditugu. Plan horiek ingurune zehatz bakoitzaren baldintzetara egokitzen ditugu.

Gainera, gure jendearen ongizate fisiko eta mentala indartzen duten ohitura osasungarriak eta lan-dinamikak bultzatzen ditugu. Gure ustea da, segurtasun bermea duen langile-taldea, motibatuagoa, eraginkorragoa eta konprometituagoa dela.

COMPLIANCE

COMPLIANCE

Construcciones Urdinberrin daukagun eraikitzeko eredua oinarritzen da gardentasunean, legea betetzean eta jardunbide etikoan. Eraikuntzari eragiten dion araudia betetzeko daukagun konpromisoa erabatekoa da, eta, horren erakusle, compliance-sistema ezarri dugu. Sistema hori ezarrita, lege-printzipioekin eta gobernantza onarekin bat egiten duen kudeaketa arduratsu eta etikoa bermatu ahal dugu.

Compliance edo konpromisoak betetzeko eredu horrek erakunde-maila guztiak barne hartzen ditu, eta gure proiektu guztietan aplikatzen da, tamaina, bezero edo kokalekua edozein dela ere.

Gure enpresa-kultura sustraitu dugu, legearekiko errespetuan, zintzotasunean eta gure eguneroko jardunarekiko daukagun erantzukizunean. Gure legezko, kontratu- eta etika-eskakizun guztiak zorrotz betetzeko ditugula ziurtatzeko ekintza-protokoloak, komunikazio-bide seguruak eta kontrol-mekanismoak dauzkagu.

Gero eta betebehar zorrotzagoak dituen sektore batean gaudenez, Gipuzkoan jarduten duen eraikuntza enpresa gardena garela berresten dugu. Gure konpromisoa da gure egiteko moduarengatik konfiantza eraikitzea, pertsonak babestea, eta, bezeroak, hornitzaileak eta gizartearekiko harremana indartzea.

Compliance kudeaketa-sistemaren politika edo nahi duten bestelako dokumentazioa interesdunen eskura dago helbide honetan: z.etxezarraga@urdinberri.com